“Aholkularitza profesionala, aditua, gertukoa eta askea izan behar du”

Energia eta ingurumen esparruetan neureganatutako esperientzia eta ezagutza ipintzen ditut enpresen (publiko zein pribatuak), erakundeen (administrazio lokalak eta Foru Aldundia), elkarteen, fundazioen, negozioen, ekintzaileen eta pertsona fisikoen eskura.

Erakunde ezberdinek ezarri dituzuen helburuak lortzen lagundu diezazueket, zuen lan taldeekin batera honako ekintzak burutuz:

  • Aurrezpen neurriak, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien instalakuntzak.
  • Eraikin zein instalakuntzen diagnosi energetikoa.
  • Energia fakturaren optimizazioa (gasa eta elektrizitatea).
  • Sustapen publiko zein pribatuko ingurumen eta energien proiektuei Laguntza teknikoa.
  • Ziurtagiri ezberdinen ezarpenerako laguntza teknikoa, BREEAM edo Eraikuntza Iraunkorrerako Gida.
  • Erosketa Berdearen ezarpenerako laguntza teknikoa (oinarrizkoa, aurreratua edo bikaintasuna maila, eko-etiketa eta eko-diseinua).
  • Energiako edo ingurumeneko zerbitzu edo produktu berrien garapenerako edo ezarpenerako aukera ezberdinen azterketa teknikoa.