Jarduerak
Elektrizitatearen prezioak
Urtarrileko azken asteotan eta penintsula osoa hotz biziko egoera batek jota zegoela, elektrizitatearen prezioak maximo historikoko mailetara iritsi dira. Honen arrazoiak adierazteko asmoz hainbat irrati eta telebista programetan parte hartu dut.
Teleberri eta Gaur Egun ETB
Ahoz aho ETB
En jake ETB
Ganbara Radio Euskadi
Boulevard Radio Euskadi
Orduz orduko albistegiak Euskadi Irratia
ARGITU proiektua
Gipuzkoa-ko Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako departamentuak bultzatutako ARGITU programa pilotua bere amaierara iritsi da, eta emaitzak positiboak oso izan dira, bereziki parte-hartzaileek azaldu duten konpromisoa eta berauen etxeko energia kontsumoaren inguruko ezagutza handitzeko interesa dela eta. Programak jarraipena izango du etorkizunean, beste formatuarekin seguruena baina helburu berdinekin, gipuzkoar gizarte konprometitua modelo energetiko berri batekin. Txostenerako esteka.
Naturan Oinarritutako Soluzioak
Zerbitzu-hornitzailea, LKS ingeniaritzarekin lankidetzan, IHOBE Sozietate Publikoa-rentzat non "Euskal Autonomia Erkidegoan naturan oinarritutako soluzioen identifikazioa eta praktika onen gida" burutuko da. Proiektuaren emaitzak 50 jardueren zerrenda osatua eta 15 nabarmenenetako fitxa tekniko sakona izango dira.
Tolosaldea PIZTU
TOLOSALDEA GARATZEN eskualde-garapen agentziako arduradun energetikoa, eskualde-plan energetikoan jasotako akzioak abiarazterako: aholkularitza teknikoa, azoka ibiltariak, trebakuntza tailerrak, pobrezia energetikoa murrizteko ekintza, sentsibilizazioa, energia-mahaiaren deialdia.
Planari esteka.
ENERGIA SUSTENGARRIAREN ASTEA
"Eraginkortasunaren iragana, gaur eguna eta etorkizuna" jardunaldiko moderatzailea eta laguntzailea. Kursaal Rehabilitaciones Integrales eta Donostiako Sustapenak bultzaturiko jardunaldia ENERTIC eraikinean ospatu da, aurkezpenen bloke bat, bi proiektu aintzindarietara gidaturiko bi bisita eta harremanetarako saio bat osatu dute ekitaldia.
KARBONO AZTARNA
Aldaketa klimatikoaren kontrako nire konpromezuen artean, aktibitate profesionala burutzeko sortarazten dudan karbono aztarna kalkulatu dut 2015 urterako. Horretarako, Nekazaritza eta Ingurumeneko Ministeritzak eskuragarri duen kalkulagailua erabili dut eta baita ere bulegoan monitorizatutak ditudan energia eta uraren datuak ere.