Finantzaketa publiko zein pribatua lortzeko proiektuen lehiakortasuna eta sendotasunak nabarmendu behar dira”

Energia alorrean dudan ibilbideagatik, proiektu-kudeatzaile bezala eta, bereziki, Europar diru-laguntzen ebaluatzailea bezala, bai nazio mailan zein Europa mailan lehiakorrak izango diren proposamena teknikoak lantzen lagundu dezaket (H2020, SUDOE, POCTEFA, LIFE): kalitatea, ikuspegia, errepikagarritasuna, kudeaketa, Europar dimentsioa, etab.

Laguntza teknikoaren baitan, bazkideen eta/edo partzuergo potentzialen bilaketa, aurkezpen-lantzea, bilera-prestaketa eta proposamenaren puntu gakoak indartzeko dokumentazioaren lanketa eskaintzen dut.

Diru-laguntza lerro horietan lehiatzen diren partzuergo publiko-pribatuetan parte hartzera irekita nago, bai zeregin teknikoak lantzen diren ataletan eta baita ere informazioa eta dibulgazioa lantzen diren besteetan nire esperientzia erantsiz.

Zerbitzu eta ahalmen hauek, funts pribatuetatik (enpresetako, finantza-erakundeetako, fundazioetako edo korporazioetako erantzukizun sozialetik) finantzaketa, babesa edo mezenasgoa (mikro mezenasgoa) lortzeko eskura jartzen dizkizuet ere.